XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kulturaren batasuna garbi ageri da Erdiaroan, Renaissancean, Razionalismo-garaian eta Demokrazi-sistema modernoetan...

Politikan, berriz, Imperium Romanum, Karolus Aundiaren Erresuma eta Germanicum Imperium Sacrum Romanum: Gurutze bat eta Ezpata bat.

Baña gizaldi aietako batasuna igaro zan.

Eta mundu Berriak arkitu ziranean Europa'ri gidari izateko tokatu zitzaion zoria galdua da.

Ori dala-ta, Europa-konzienzia berrizteko intelektual eta persona publikoen artean mobimentu indartsu bat edatu zan.

Europa-konzienzia sendotzeko, berriz, Ikastetxe ta Universidadeak baño bide egokiagorik ezin arkitu.

Ikastetxe ta Universidadeko Irakasle-ikasleak baitira nazioetan kultura-jokabidearen oñarri sakonenak tajutzen dituztenak.

Egia ori gogoan arturik, aiek europeatzen alegindu dira; bitartean berri batzuk sortu ere: Brûgge'ko (Brujas) College de l'Europe, Nancy'ko Centre Europeen Universitaire, e.a.

Ordudanik periodikoetan, diskusio, exposizioetan... Europa'ren Idea zearo zabaltzen ari da.

Eta idea onen aurrean, politikak, kulturak, ekonomiak eta Alexander Nikuradse'k dion bezela Elizak ere bere posizioak artu bear dituzte.

Baña Europa idea onek ez ditu gizonak erakartzen ortikan ekonomia edo politikarako protxua ateratzen dutelako.

Idea ori sakonago sartzen da: iñor ezta konformatzen gaurko edo geroko europatarra izatearekin.

Guziok nai dugu bi milla urteko historia, gure historia, gure gain sentitu.

Ortarako bearrezkoa dugu Nazio bakoitzeko Ius, Ekonomia, Literatura, Edertia, Archeologia eta Historia aztertu eta koordinatzea.

Beste aldetik, ekonomia zala-ta, Organizazio Internazional aunitz argitara zetozen: EURATOM, Merkatu Komuna, Europa'ko Parlamentua, e.a.

Baña Organizazio auen azken muga etzan ekonomia utsa; ekonomiaren ondoren politika ta kultura datoz; egia au Organizazioen Zuzendariak sarritan aitortu dute eta ezin dugu ahaztu.

Ain zuzen ere, gaurko egunetan politika, ekonomia, jakintza ta kultura zearo loturik daude.

Baña orain arte jaio diran nazio bakoitzetako Institutoak ez dira aski: Europa-Universidadea bearrezkoa da.

Europa'ko nazio guzien laguntzarekin eraikitako Universidadeak askoz errexago iritxi baitezake elburua: Europa-Idea investigatu eta zabaldu; Europa estudiatu field of study bakarra bezela.

Europa-Universidade orren jarlekua Florenzia izango da.